Katedrala eta haren historia

Bilboko Santiago Katedrala

 

Santiago apostoluari eskainita dago Bilboko basilika; alegia, hiriaren zaindari ofizialari. Tenplu gotiko ederra da, eta XIV. mendearen azken laurdenetik XV. mendearen hasierara bitartean eraiki zen. Kanpoaldeak eragin neogotikoa du, XIX. mendean fatxada eta dorrea erabat berreraiki zirelako.

“ Espainiako ondare historiko eta artistiko deklaratu zuten 1931n, eta gotikoaren Euskal Herriko agerpen onenetako bat dela esaten da. ”

Barruan sartzean, gurutze latindarreko oinplano orekatua duela ikusiko duzu, eta hiru nabe dituela, txikiak, baina oso ederrak. Nabarmentzekoak dira haren klaustro gotiko erosoa, hegoaldeko portada, kapera nagusia eta Aingeruaren atea. Azken horri Erromesen ate ere esaten zaio; gotiko flamigero onenaren adibide bat da, eta Santiago Bidearen kostaldeko ibilbidean sartuta dago. Kapera ugariz osatuta dago basilika, eta, kriptan, jatorrizko ermitaren arrastoak ikus daitezke oraindik ere.

Espainiako ondare historiko eta artistiko deklaratu zuten 1931n, eta gotikoaren Euskal Herriko agerpen onenetako bat dela esaten da.